XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espetxeari argazkia atera nahi diot debekatua beti desiratua, eta bizpahiru kilometro egin ditut kibbutzetik oinez, asfalto lehorrean eguerdiko bero sapan.

Gainean arantzadun alanbrea duen hesiak inguratzen kolorekoa, eta kanpin-denda moduko batzuk ageri dira urrutira.

Sarrera nagusian, jakina, militarrak daude.

Hesia inguratuz pasieran abiatu naiz, argazkitarako ikusmira aproposaren bila, baina leku egokian nengoela uste izan dudanean soldadu bat agertu da, nik ez dakit nondik, Uzi subfusila sorbaldan zintzilik.

Inozentearena egitea onena.

- Hau kartzela da, ezta?

- Zer iruditzen zaizu zuri?

- Argazkia atera dezaket?

- Arazorik nahi ez baduzu, ez ezazu bakar bat ere atera.

Debekatua dago erabat.

- Ongi da ez naiz mugitu; bera ere ez.

Hango denda haietan daude presoak?

- Presoak oso ondo bizi dira, janari ona dute.

Aire egokitua badute, eta ping-pong mahaiak ere bai.

Jamal Tawil, Al Bireh-ko ikastetxe islamiko bateko 35 urteko zuzendaria, hiru seme-alabaren aita, ping-pongean jokatzen imajinatzen ahalegindu naiz.

16 hilabete egin berri ditu hemen, Megidoko espetxean, joan den hilean, uztailean, askatu duten arte.

Jamalek egin zidan kontakizunean ez dut ping-pong partidarik irudikatzen.

Gure egoera salatzeko oihu eginez protestaka ari ginela, gasekin eraso ziguten.

Orduan zerbait erre genuen gure sekzioaren atean eta, erantzuna hain bortitza izan zen, (...)